Azaroako bigarren igandean ainiketan goaz Arrasatetik Gatzagaraino. Etorri gurekin!

Kirola egin eta ondo pasatzea da gure helburua.

Ibilbideak 14,5 km luzera dauka, baina asko iruditzen bazaizu edo ausartzen ez bazara, hasi zaitezke korrika gurekin zuk nahi duzun puntuan, Aretxabaletan, Eskoriatzan…. nahi duzun tokian eta gurekin iritsi Gatzagara. Gu hala ere, poliki goaz ibilbide osoan zehar.

Azaroak 8ean goizeko 10:30etan Arrasateko Errementari plazan hasi eta 13:00etan gutxi gora behera, Gatzagako Iturrira iritsiko gara.

Ostean txikiteoa eta bazkaria Soranetxea jatetxean (Aldez aurretik apuntatu behar da)

Apunta zaitez.