Araudia

Denok batera joatea da gure helburua.

2018ko taldea Arrasatetik irtetzen.

Bultzatu nahi dugu:

  • kirola praktikatzea lehia bat izan gabe.
  • Herritarren arteko adiskidetasuna eta kiroletako harreman sanoak.
  • San Millan Ferixian gure presentziarekin parte hartzea.

Beraz:

Korrikaldiaren erritmoa motela izango da, beti ere, partehartzaileen harabera.

Barriketa egitea korrika egiten dugun bitartean eta naturaz disfrutatzea, ibilbidearen ezaugarriak dira.

Neska eta mutilen partehartzea ahalik eta berdinena izatea nahi da, beraz, etortzeko asmoa badaukazu, konbidatu beste pertsona bat, parekotasun hau mantentzeko asmoz.

Ibilbide osoak 14,5km eduki arren, norberak erabaki dezake zenbat kilometro egin korrika. Ibilbideko edozein tokian taldearekin bat egin dezake, eta Gatzagako plazaraino gurekin iritsi.

Partehartzaile guztiei eskatzen zaie pazientzia indar gutxiago daukaten taldekideekin eta umore ona.

Gatzagara iristen

Sariak

Irabazleak Gatzagara iristen garen guztiak izango gara, helburu nagusia ibildide osoa egitea bait da.

Hala ere bi txapeldun izendatuko dira, urteko partehartzaileen artean.

Jarraian urte gehien parte hartu duten bi pertsonei, txapela emango zaie.

Partehartzaile berdinak ez du bi aldiz txapelarik eskuratuko.

Bi pertsona baino gehiago, egongo balira partehartze jarraian urteko kopuru berdinarekin, euren artean zozketa egingo da.

Aurreko urteetako txapeldunak animatzen ditugu, egun horretan txapela buruan txikiteoa Gatzagan egitera.

2018.eko txapeldunak Alkatearen eskutik txapelak hartzen